
154. zk., 2021eko abuztuaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4274
352/2021 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Andoaingo Lehen Mailako Arretako Unitateko Erizaintzako Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.
AURREKARIAK
Tolosaldeko ESIko zuzendari-gerentearen apirilaren 30eko 249/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Tolosaldeko ESIko Andoaingo Lehen Mailako Arretako Unitateko Erizaintzako gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko (2021eko maiatzaren 26ko EHAA 102. zk.). Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da aurkeztu parte hartzeko baldintzak betetzen dituen hautagairik.
Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Tolosaldeko ESIan Andoaingo Lehen Mailako Arretako Unitateko Erizaintzako gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Tolosa, 2021eko ekainaren 30a.
Tolosaldeko ESIko zuzendari-gerentea,
MARÍA LUISA MERINO HERNANDEZ.
RSS