Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2021eko abuztuaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4263

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira egon daitezkeen interesdunak, Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2021eko martxoaren 16ko Aginduaren aurkako 269/2021 prozedura arruntean bideratzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, Euspel-Euskal Polizien Elkartasunak jarritakoa.

Espediente zenbakia: PCA-484/2021-X (SIN-CON-007/2021-X).

Euspel-Euskal Polizien Elkartasunak Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2021eko martxoaren 16ko Aginduaren aurka, zeina 269/2021 prozedura arruntean bideratzen ari baita Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegian.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betetzeko, hirugarren interesdun oro epatzen da, eta jakinarazi aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela. Bederatzi egun izango dira horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako Administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak nor diren ez dakigu, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 7a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.


Azterketa dokumentala