
153. zk., 2021eko abuztuaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ETXEBARRIKO UDALA
4251
IRAGARKIA, ofizioetako langile baten lanpostua betetzeko deialdiari buruzkoa.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 105 zenbakian, 2021eko ekainaren 4koan, argitaratu dira oso osorik ofizioetako langile baten lanpostuaren oinarriak. Lanpostu hau jabetzan beteko da, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, barne igoerako txandan, Administrazio Bereziko Eskalari dagokiona, Zerbitzu-berezitako Azpieskalakoa, ofizioetako-ofizial, igeltserotza-espezialitatean (2021. urteko Enplegu Publikoaren Eskaintza).
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun balioduneko izango da iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasita.
Oinarrien irizpideak jarraituz, deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, udalaren webgunean (www.etxebarri.eus) eta udaletxeko iragarki taulan.
Etxebarri, 2021eko uztailaren 21a.
Alkatea,
LOREN OLIVA.
RSS