Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2021eko uztailaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4246

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2021eko uztailaren 7koa, HABEko zuzendariarena, 2020-2021 ikasturtean HABEren komunikagaitasun-mailak euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan mailaren atalasea gaindituz, edota egiaztatzegintzaren eremuko deialdietan euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleei dirulaguntzak emateko prozedura eta baldintzak, eta dagokion deialdia egiten dituena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako huts bat aurkitu da 2021eko uztailaren 7ko Ebazpenean (2021eko uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 138. zk.). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

I. eranskineko 2. oinarrian, 1.2 apartatuan, 2021/3988 (13/3) orrialdean, honela dio:

«2) HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatua egotea 2020ko ekainaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarteko epealdian eta dagozkion matrikula-prezioak euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuei ikasleak norberak ordainduak izatea.»

Baina honela esan behar du:

«2) HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatua egotea 2020ko ekainaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian eta dagozkion matrikula-prezioak euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuei ikasleak ordainduak izatea.»


Azterketa dokumentala