Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2021eko uztailaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4245

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 23koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena. Honen bidez, balorazio-batzordearen kideak izendatzen dira, natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten elkarte, entitate pribatu, boluntariotza-antolakunde eta fundazioetarako dirulaguntzak emateko 2021. urterako deialdiaren 14. artikuluaren esparruan.

Aztertuta geratu da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 26ko Agindua, zeinaren bidez natura-ondarea babesteari buruzko jakintza sortzeko proiektuak egiten dituzten elkarte, entitate pribatu, boluntariotza-antolakunde eta fundazioetarako dirulaguntzak arautzeko oinarriak ezarri eta dirulaguntzok emateko deialdia egiten baita 2021. urterako.

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 14. artikuluak ezartzen duela ezen, alde batetik, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko bi teknikarik (Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak izendatutakoek) balorazio-batzorde bat osatuko dutela, aurkeztutako eskabideak aztertu, ebaluatu eta aukeratzeko –Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria batzorde horren burua izango da– eta bestetik, azaldutako ebaluaketa egiteko, natura-ondarearen kontserbazioan diharduten beste teknikari edota aditu batzuen iritzia jaso ahal izango dela. Eta, era berean, balorazio-batzordea izendatzeko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, aurkeztutako eskabideak baloratzen hasi aurretik.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Adolfo Uriarte Villalba (Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria)

Batzorkideak:

Marta Rozas Ormazabal (Natura Ondarearen zerbitzu-arduraduna)

Julián Collazo Vega (Natura Ondare Zerbitzuko teknikaria)

José Luis Castro Fernández (Natura Ondare Zerbitzuko teknikaria –ordezkoa–)

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 23a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.


Azterketa dokumentala