Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2021eko uztailaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

KRISTINA ENEA, S. COOP. EN LIQUIDACIÓN
4232

IRAGARKIA, Kristina Enea S. Coop. En Liquidación enpresa desegin eta likidatzeari buruzkoa.

2021eko uztailaren 12an, 17:00etan, bigarren deialdian, Kristina Enea S. Coop. En Liquidación enpresaren Ohiko Batzar Nagusia egin zen, telematikoki, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege-dekretuak (COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko presako eta ezohiko neurrienak) 40. artikuluan ezarritakoaren arabera, bazkideak fisikoki bertaratu gabe, kooperatiba osatzen duten 6 kideetatik 5 agertu zirelarik telematikoki. Bertan, honako erabaki hauek hartu ziren, aho batez:

ERABAKIAK

«Kristina Enea S. Coop. enpresa En Liquidación desegin eta likidatzea».

«Kooperatibako administrariak kargugabetzea eta kooperatibako likidatzaile bakar Luis Uranga Otaegui jauna izendatzea», Sozietatearen Estatutuen 44. artikuluan eta ekainaren 24ko 4/1993 Legeak (Euskadiko Kooperatibenak) 90. artikuluan ezarritakoaren arabera.

«Aho batez onartzea Kristina Enea S. Coop. En Liquidación enpresaren ondarearen egoeraren azken balantzea».

«Aho batez onartzea sozietatearen ondasuna banatzeko proiektua, ekainaren 24ko 4/1993 Legeak (Euskadiko Kooperatibenak) 94. artikuluan ezarritakoaren arabera egindakoa, honela:

Kristina Enea S. Coop. En Liquidación enpresaren ondasun soziala ordaintzea, guztira 10.737,28 eurotan, ekainaren 24ko 4/1993 Legeak (Euskadiko Kooperatibenak) 94. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Beharrezko diren izapide guztiak egitea, Ezohiko Batzar Nagusi honetan hartutako erabakiak jendaurrean azal daitezen, izapide hori nahitaezkoa baita Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatzeko».

Bileraren amaieran, Batzar Nagusi Unibertsal horren akta onartu zen, eta likidatzaile bakarrak sinatu zuen, egun horretako 18:45ean.

Aktan bertan jaso denez, hartutako erabakiei buruzko dokumentazioa interesdunen esku dago Kooperatibaren helbide sozialean.

Donostia, 2021eko uztailaren 12a.

Kargua uzten duen idazkaria eta likidatzaile bakarra,

LUIS URANGA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala