Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2021eko uztailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4210

185/2021 DEKRETUA, uztailaren 20koa, Club Hockey Stick kirol kluba onura publikokoa dela deklaratzeko dena.

Club Hockey Stick kirol kluba Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dago CD0005994 zenbakiarekin, egoitza Getxon dauka (Arkotxa kalea 1), eta eskabide bat aurkeztu du egiten dituen jarduerak direla eta.

Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen lehen xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat eta, Kirol Klub eta Kirol Elkarteen ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat dator eskabidea; izan ere, horietan daude ezarrita kirol klubek onura publikoaren deklarazioa izateko bete behar dituzten eskakizunak. Horretaz gain, horren aldeko txostena eman dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak. Beraz, bidezkoa da erakunde horri onura publikoaren deklarazioa ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorrari laguntzen baitio kirolaren esparruan.

Hori dela eta, Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 20an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Club Hockey Stick kirol kluba onura publikokoa dela deklaratzea, bere jardueren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorrari laguntzen baitio. Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dago CD0005994 zenbakiarekin entitate hori. Horri esker, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 32. artikuluan ezarritako onura fiskalez baliatzen da entitatea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 20a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala