Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2021eko uztailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4198

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 28koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2021. urtean dirulaguntzak ematen dituena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2020ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez, 2021. urtean dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, hain zuzen ere emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei dirulaguntzak emateko.

2020ko abenduaren 10eko Ebazpenaren 10. artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak ebatziko ditu, Hautaketa Batzordeak proposatutakoaren arabera, eta ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen horretako 13. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, dirulaguntza onartu ostean, emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da; bigarren ordainketa (gainerako % 25a), berriz, sortutako gastu guztiak 2022ko martxoaren 1era bitartean justifikatu ondoren.

Adierazitakoagatik, eta hautaketa-batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatuta dauden erakunde, elkarte eta fundazioei dirulaguntzak ematea: orotara, hirurehun mila (300.000) euro. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da eranskinean.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren entitateak ordezko izendatzea, kasuan kasu gehienez ere jaso dezaketen zenbatekoaz.

Hirugarrena.– III. eranskinean agertzen diren entitateei laguntzak ukatzea, han adierazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 28a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala