Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2021eko uztailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4191

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 5ekoa, Trafikoko zuzendariarena, gidari-eskola partikularretako zuzendariaren gaitasun agiria lortzeko hautaprobarako epaimahai kalifikatzailearen osaera aldatzen duena. Hautaproba horretarako deia 2021eko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bidez egin zen.

Trafiko Zuzendaritzako plantillan aldaketak izan dira, eta horiek eragina izan dute gidari-eskola partikularretako zuzendariaren gaitasun agiria lortzeko 2021eko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bidez deitutako hautaprobarako epaimahai kalifikatzaileko kideen izendapenean. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Urtarrilaren 29ko Ebazpenak, gidari-eskola partikularretako zuzendariaren gaitasun agiria lortzeko hautaprobarako deia egiten duenak, hamaikagarren oinarrian jasotzen duen epaimahai kalifikatzailearen osaera aldatzea. Hona hemen epaimahaiaren osaera, Trafiko Zuzendaritzaren ordezkari gisa:

Epaimahaiburua: M.ª Jesús Iturralde Arriaga andrea.

Ordezkoa: Arantza Agirre Vicente andrea.

Epaimahaikideak:

M.ª Victoria Fernández García andrea.

Carolina Fernández Santos andrea.

Naiara Molinuevo González andrea.

Ordezkoak:

Elisabeth Navarro Lizarralde andrea.

Vanesa Mesonero Dávila andrea.

Igor Basterretxea Gandarias jauna.

Leire Salazar Estrada andrea.

Idazkaria: M.ª Esther Montes Pereda andrea.

Ordezkoa: Alba Llamosas Marqués andrea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 5a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.


Azterketa dokumentala