Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2021eko uztailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4186

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 163/2021 DEKRETUA, ekainaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Gizarteratzearen zuzendaria izendatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenaren arabera, argitalpenean egon diren osaera-akats hutsak, bere edukia aldatzen badute edo edukiaren inguruan zalantzak sor baditzakete, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz zein organo edo erakunde interesdunak hala eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira dekretu honen euskerazko argitalpenean: 163/2021 Dekretua, ekainaren 29koa, (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen uztailaren 6an, 132. zenbakian). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Laburpenean, 2021/132 Laburpena (3/1) orrialdean, eta xedapenaren izenburuan,

honako hau dioen tokian:

«163/2021 DEKRETUA, ekainaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Gizarteratzearen zuzendaria izendatzeko dena».

honako hau esan behar du:

«163/2021 DEKRETUA, ekainaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendaria izendatzeko dena».

Artikulu bakarrean, honako hau dioen tokian:

«Sara Buesa Rodríguez andrea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Gizarteratzearen zuzendari izendatzea».

honako hau esan behar du:

«Sara Buesa Rodríguez andrea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendari izendatzea».


Azterketa dokumentala