Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2021eko uztailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
4184

AGINDUA, 2021eko uztailaren 13koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean duen ordezkaria kargutik kentzeko dena.

Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 24. artikuluko 1. paragrafoan eta 16. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan ezarritakoari jarraikiz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Egoitz Laburu Rodríguez jauna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean duen ordezkari kargutik kentzea.

Bigarrena.– Kargutik kentze hori, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 13a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala