Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2021eko uztailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4180

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 1ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 14ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzeko dena (2021eko ekitaldian ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzen deialdia; 2020ko urriaren 26ko EHAA, 210. zk.).

Deialdi-aginduaren 14. artikuluaren arabera, Hautapen Batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta hark esleipenak egingo ditu ebazpen baten bidez; ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, hargatik eragotzi gabe gerora EHAAn laguntzen erakunde onuradunak eta eman zaizkien diru kopuruak zein izan diren argitara ematea, publizitate-ondorioetarako.

2021eko ekainaren 24an ebatzi zen deialdia, eta egun berean Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen ebazpena; beraz, argitara eman behar da zein izan diren laguntzen erakunde onuradunak eta zein emandako diru kopuruak, publizitate-ondorioetarako. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 14ko Aginduaren babesean, ekipamendu zientifikoa eskuratzeko emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta diru kopuruak argitaratzea (agindu horren bidez, 2021eko ekitaldian ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzen deialdia egin zen; 2020ko urriaren 26ko EHAA, 210. zk.). Ebazpen honen eranskinean ageri dira erakunde onuradunen zerrenda eta emandako diru kopuruak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 1a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

Adolfo MORAIS EZQUERRO

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala