Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2021eko uztailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4179

AGINDUA, 2021eko uztailaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita dekretu-proiektu bat, zeinaren bidez arautzen baita izapidetze elektronikoa bakarrik eta nahitaez erabiliko dela ikerketa-laguntzen eta sarien eskabideak eta gainerako izapideak egiteko.

Hezkuntzako sailburuak dekretu-proiektu bat prestatu du, ikerketarako laguntzen eta sarien eskabideak eta gainerako izapideak era elektronikoan nahitaez egin beharra arautzeko, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean zehazten denaren arabera izapidetu behar da proiektu hori.

Lege horren 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Halaber, 8/2003 Legearen 8.4 artikuluaren arabera, nahikoa izango da hogei egun balioduneko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutakoaren ondorioz, eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, dekretu-proiektu hau: izapidetze elektronikoa bakarrik eta nahitaez erabiliko dela ikerketa-laguntzen eta sarien eskabideak eta gainerako izapideak egiteko.

2.– Agindu horren eraginpeko interes legitimoren baten jabe direla uste duten pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatu guztiek kontsulta dezakete dekretu-proiektu horren espedientea. Horretarako, Ikerketa Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikora jo beharko dute (www.euskadi.eus), lehen adierazitako epean, eta aurkeztu ahal izango dituzte egokitzat jotako alegazio, agiri eta frogagiri guztiak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala