
148. zk., 2021eko uztailaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4176
EBAZPENA, 2021eko uztailaren 14koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta emaitza horiek behin betiko egiten dituena.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deia egin zuen, 2021eko urtarrilaren 25eko Ebazpenaz (EHAA, 2021/02/04; 25. zk.).
Azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko ekainaren 10eko Ebazpenaz (EHAA, 2021/06/17; 118. zk.) argitaratu zen.
Erreklamazioa egiteko epea amaitu ondoren, aurkeztuak aztertu dira. Horregatik guztiagatik,
EBAZTEN DUT:
1.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra onartu diren erreklamazioen emaitzen argitalpena agintzea helbide elektroniko honetan: https://ivap.euskadi.eus/2021-1-deialdia/z16-a3hedei/eu
2.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztu diren gainerako erreklamazioak gaitzestea.
3.– 2021eko ekainaren 10eko Ebazpenaz argitaratutako behin-behineko emaitzak behin betiko egitea.
4.– Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuaren aurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta, hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 14a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
EGOITZ LABURU RODRÍGUEZ.
RSS