Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2021eko uztailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4173

1520/2021 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Jorge Taboada Gómez jauna Zuzendariorde Mediko kargutik kendu den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.

Maiatzaren 2ko 867/2019 Ebazpenaren bidez, Jorge Taboada Gómez jauna Zuzendariorde Mediko izendatu zen Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jorge Taboada Gómez jauna zuzendariorde mediko kargutik kentzea berak hala eskatuta Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko ekainaren 30ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko ekainaren 30a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESUS MARIA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala