Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2021eko uztailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
4124

IRAGARKIA, 404/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtso arrunta zabaltzeko interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ASGASCON elkarteak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri zuen, eta 404/2021 prozedura arrunteko izapideen bidez bideratzen ari da. Errekurtso horren epatzea 2021eko ekainaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2021eko ekainaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Errekurtsogileak maiatzaren 31ko 26/2021 Dekretuaren aurkako errekurtsoa zabaltzeko eskatu du. Dekretu horrek lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretua aldatzen du –SARS-CoV-2k eragindako infekzioak ez zabaltzeko prebentzio-neurriei buruzkoa–. Zabaltze hori 2021eko ekainaren 22ko sala-autoaren bidez erabaki da.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betetzeko, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie interesdun guztiei. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeen pertsonak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 8a.

Araubide Juridikoaren zuzendaria,

NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.


Azterketa dokumentala