Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2021eko uztailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4122

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordearena, agindua emateko argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Erasmus Mundus – ECT+» ikasketetako ikasketa plana. Masterra honako unibertsitateen artean ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Norges Teknisk-Naturvitenskapelige Universitet (Norvegia), Universidade de Porto (Portugal), Université de Bordeaux (Frantzia), Université de Liège (Belgika) y Université de Pau et du Pays de l'Adour (Frantzia).

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa plana egiaztatu du, 1393/2007 Errege Dekretuaren 24. eta 25. artikuluek eta hamabigarren xedapen gehigarriak ezarritakoarekin bat; Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena ere badu (2020ko urriaren 5eko EHAA), eta tituluak izaera ofiziala eskuratu zuen Ministroen Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an hartutako erabakiaren bidez (2021eko maiatzaren 10ean BOEn argitaratutako erabakia).

Errektoreak, bat etorrita Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak 35. artikuluan zehaztutakoarekin (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkera), honakoa

EBATZI DU:

Agindua ematea argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Erasmus Mundus – ECT+» titulua lortzera bideratutako ikasketen ikasketa plana, ebazpenaren Eranskinean jasotakoa. Masterra honako unibertsitateen artean ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Norges Teknisk-Naturvitenskapelige Universitet (Norvegia), Universidade de Porto (Portugal), Université de Bordeaux (Frantzia), Université de Liège (Belgika) y Université de Pau et du Pays de l'Adour (Frantzia).

Leioa, 2021eko maiatzaren 24a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Eskumenak eskuordetuta (2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena, 2021-02-12ko EHAA).

Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errekotoreordea,

MONTSE MARITXALAR ANGLADA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala