Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2021eko uztailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4120

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordearena, agindua emateko argitaratzeko ondoko ikasketen ikasketa plana: «Unibertsitate Masterra: Ingurumen Ingeniaritza eta Kudeaketa», Kantabriako Unibertsitateak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua.

Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu du ikasketa plana aldez aurretik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak –ANECA– aldeko txostena emanda eta Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena lortu ondoren eta, Ministroen Kontseiluak 2021eko urtarrilaren 12an hartutako akordioaren bidez eman zitzaion izaera ofiziala (2021eko urtarrilaren 22an argitaratu zen Estatutuko Buletin Ofizialean).

Hori guztia kontuan hartuta, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran), 35. artikuluan, zehaztutakoari jarraituz, ondokoa

EBAZTEN DU:

Agindua ematea ondoko titulua lortzera bideratutako ikasketen ikasketa plan bateratua argitaratzeko, ebazpen honen Eranskinean jasotakoa: «Unibertsitate Masterra: Ingurumen Ingeniaritza eta Kudeaketa», Kantabriako Unibertsitateak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua.

Leioa, 2021eko martxoaren 22a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Eskumenak eskuordetuta (2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena, 2021-02-2ko EHAA).

Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errekotoreordea,

MONTSE MARITXALAR ANGLADA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala