Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2021eko uztailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4119

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduaren eta hezkuntza berrikuntzaren arloko errektoreordearena, Adimen Artifizialeko Graduaren ikasketa plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, Unibertsitateenak, 8.2 artikuluan dioenez, estatuko lurralde osoan balioa izango duten unibertsitateko titulu ofizialen ikasketak jarri eta kentzea autonomia erkidegoak erabakiko du, dela Gizarte Kontseiluaren ekimenez edo dela bere ekimenez eta kontseilu horren onespenarekin, betiere unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aldeko iritzia emanda aurretik.

Ikasketa ofizialak ezartzeko prozedura unibertsitateko ikasketa ofizialen antolaketari buruzko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitate ikasketa ofizialen antolakuntza ezartzen duen uztailaren 2ko 861/2010 errege dekretuak aldatutakoak arautzen du, bai eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak ere, graduko, masterreko eta doktoregoko tituluak lortzera bideratutako ikasketa ofizialak jarri eta kentzeari buruzkoak.

Hezkuntza Ministerioaren Unibertsitateen Kontseiluak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 25.7 artikuluari jarraituz eta jasota UNIBASQ Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren ebaluazio txostena, egiaztatu eta onartu egin du Euskal Herriko Unibertsitateak Adimen Artifizialeko Graduaren ikasketen proposamena.

Uztailaren 2ko 861/2010 errege dekretuak (2010-07-03ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) 26.3 artikuluan dio behin gobernuak tituluaren izaera ofiziala aitortu ondoren, unibertsitateko errektoreak ikasketa plana argitara eraman beharko du Estatuko Aldizkari Ofizialean eta tokian tokiko autonomi erkidegoko buletin ofizialean.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2020ko irailaren 22ko aginduaren bidez (2020ko urriaren 05eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) baimena eman zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Graduko ikasketa ofizialak ezarri eta ezabatzeko; eta Ministroen Kontseiluaren 2021eko urtarrilaren 12ko Akordioaren bidez beren izaera ofiziala onartu zen, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2021eko urtarrilaren 14ko Erabakiaren bidez argitaratutako akordioaz (2021-01-22ko Estatuko Buletin Ofiziala).

Aipatutako guztiagatik, aplikatuta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 26.3 artikulua, 861/2010 errege dekretuan emandako idazketan, eta onartuta Adimen Artifizialeko Graduaren izaera ofiziala,

EBATZI DUT:

Agintzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Adimen Artifizialeko Graduko titulua lortzera bideraturiko ikasketa plana, Informatika Fakultatean irakatsi beharrekoa, honako ebazpen honi atxikita doan bezala.

Leioa, 2021eko martxoaren 22a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Eskumenak eskuordetuta (2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena, 2021-02-12ko EHAA).

Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea,

LAURA VOZMEDIANO SANZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala