Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2021eko uztailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4118

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 18koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez 2021. urtean publikoak ez diren artxiboak antolatzeko, digitalizatzeko eta zabaltzeko jardueretarako emandako laguntzen berri ematen baita.

2021eko apirilaren 26an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko apirilaren 14ko Agindua, publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 14 artikuluak dioenez, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, Kulturako sailburuordeak ebatziko du prozedura, eta emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradunei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik. Hortaz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea atxikitako eranskinetan Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko apirilaren 14ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak (I. eranskina), eta, halaber, ezetsitako eskaerak (II. eranskina).

Bigarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, jendeak horren berri izan dezan.

Interesdunek, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 18a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala