Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2021eko uztailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4116

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2021eko ekainaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, ardoaren, txakolinaren, sagardo naturalaren, artisau-garagardoaren eta botilatutako uraren sektoreetara bideratutako 2021. urterako ezohiko laguntzak onartzen dituena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Agindua, 2021eko ekainaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, ardoaren, txakolinaren, sagardo naturalaren, artisau-garagardoaren eta botilatutako uraren sektoreetara bideratutako 2021. urterako ezohiko laguntzak onartzen dituena. Agindu hori 2021eko ekainaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (125. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

I. eranskinean, 6. oinarria, 4.paragrafoa, 2021/3644 (29/7) orrialdean,

honela dio:

«4.– Eskabidea, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak izapidetzeko zehaztapenak https://www.euskadi.eus/servicios/1106102 helbidean eskura daitezke. Eskaera-inprimakia ere helbide horretan eskuratu ahal izango da.»

Baina honela behar du:

«4.– Eskabidea, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak izapidetzeko zehaztapenak https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1113901 helbidean eskura daitezke. Eskaera-inprimakia ere helbide horretan eskuratu ahal izango da.»

I. eranskinean, 33. oinarria, 4.paragrafoa, 2021/3644 (29/18) orrialdean,

honela dio:

«Etiketatutako ardoa edo txakolina ezin izango da inola ere upeleratu.»

Baina honela behar du:

«Etiketatutako ardoa edo txakolina ezin izango da inola ere upeleratu, onuradunaren instalazioetatik kanpo.»


Azterketa dokumentala