Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2021eko uztailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4115

37/2021 EBAZPENA, uztailaren 8koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren –Hezkuntza sailaren bitartez– eta IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artean prestakuntza arloan sinatutako lankidetza-hitzarmena argitaratzea.

Hitzarmen hori sinatu eta eman behar zaion publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren –Hezkuntza sailaren bitartez– eta IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artean prestakuntza-arloan sinatutako lankidetza-hitzarmena. Eranskinean dago jasota hitzarmenaren testua.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 8a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala