144. zk., 2021eko uztailaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (583 KB - 23 orri.)
- EPUB (1465 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4114
36/2021 EBAZPENA, uztailaren 8koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Euskal Herriko Unibertsitatearen eta IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artean prestakuntza arloan sinatutako lankidetza-hitzarmena argitaratzea.
Hitzarmen hori sinatu eta eman behar zaion publikotasuna emateko honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Herriko Unibertsitatearen eta IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artean prestakuntza-arloan sinatutako lankidetza-hitzarmena. Eranskinean dago jasota hitzarmenaren testua.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 8a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.