Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2021eko uztailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4110

AGINDUA, 2021eko uztailaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Ekonomia eta Ogasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Ekonomia eta Ogasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 21eko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2021eko ekainaren 9ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanposturako (520010 kodea, 199 dotazioa) deialdia.

Bigarrena.– Agindu honek eragina izango du 2021eko uztailaren 6tik aurrera.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 6a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala