Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2021eko uztailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4105

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 24koa, irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, artikulu hauen aldaketak argitaratzeko dena: irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lehiaketen arautegiko 19. artikulua (2009ko urriaren 9ko EHAA) eta irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedurari buruzko arautegiko 17. artikulua (2008ko uztailaren 15eko EHAA).

Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko ebazpenaren bidez argitara eman zen irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedurari buruzko arautegia (2008ko uztailaren 15eko EHAA).

Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordearen 2009ko irailaren 15eko ebazpenaren bidez argitara eman zen irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lehiaketen arautegia.

Hala ere, Estatutuak onartu zirenetik ez da onartu Erreklamazio Batzordearen osaerari eta batzordeko kideak aukeratzeko prozedurari buruzko arautegirik.

Horregatik, Gobernu Kontseiluak, 2021eko ekainaren 3ko bileran, onartu zuen aldatzea irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lehiaketen arautegiko 19. artikulua (2009ko urriaren 9ko EHAA) eta irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedurari buruzko arautegiko 17. artikulua (2008ko uztailaren 15eko EHAA). Artikulu horiek honela geratuko dira aurrerantzean:

1.– Irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedurari buruzko arautegia (2008ko uztailaren 15eko EHAA):

Honako hau dioen lekuan:

17. artikulua.– Erreklamazio Batzordea. 1.– Epaimahaiak egindako proposamenaren kontra izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote errektoreari hamabost egun balioduneko epean, proposamena argitaratu den egunetik kontatzen hasita. Erreklamazioa izapidetzeko onartuz gero, eten egingo da kontratazioa egiteko epea. 2.– Erreklamazioak irakasle eta ikertzaile funtzionarioen plazetarako epaimahaien kontra jarritako erreklamazioak aztertuko dituen batzorde berak aztertuko ditu, eta errektoreak emango du erabakia. 3.– Erreklamazio batzordeak hartutako erabakiak lotesleak izango dira errektorearentzat eta, errektorearen erabakiek amaiera ematen diotenez administrazio bideari, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan egin beharko da zuzenean aurka, uztailaren 13ko 29/1998 legeak dioenari jarraituz.

Aurrerantzean honako hau esan behar du:

17. artikulua.– Erreklamazio Batzordea.

1.– Epaimahaiak egindako proposamenaren kontra lehiakideek erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote errektoreari, proposamena argitaratu eta gehienez ere hamabost egun balioduneko epearen barruan. Erreklamazioa tramitatzea onartzen bada, eten egingo da kontratazioa egiteko epea.

2.– Erreklamazio Batzordeak aztertuko ditu erreklamazioak eta errektoreak ebatziko ditu.

3.– Erreklamazio Batzordea unibertsitateko zazpi katedradunek eta beren ordezkoek osatuko dute, modu honetara banatuta:

• bi ordezkari Zientzia Esperimentalen arlo zientifikokoak.

• ordezkari bat Irakaskuntza Teknikoen arlo zientifikokoa.

• ordezkari bat Osasun Zientzien arlo zientifikokoa.

• bi ordezkari Gizarte eta Lege Zientzien arlo zientifikokoak. Horietako bat egongo da atxikita Gizarte Zientzien arloari eta bestea Lege Zientzien arloari.

• ordezkari bat Giza Zientzien arlo zientifikokoa.

Ordezkoek jardungo dute titularrak kanpoan edo gaixorik badaude, errekusatuak izan badira edota ezin badira izan plaza baten Erreklamazio Batzordeko kide beste arrazoiren batengatik.

4.– Erreklamazio Batzordeko kideak Gobernu Kontseiluaren bilera batean aukeratuko dira, lau urterik behin, hautagaitza indibidualak aurkeztuko dituzten unibertsitateko katedradunen artetik. Katedradun horiek bete beharko dituzte urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuko 5. eta 6. artikuluetan edo horren ordezko araudian aipatzen diren akreditazio batzordeetan aritzeko legeek xedatutako baldintzak (unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko estatu mailako akreditazioa ezartzen duen dekretua).

Horretarako, Erreklamazio Batzordeko kideak aldatzeko epea amaitu baino bi hilabete lehenago, hamabost eguneko epea irekiko da interesatuek hautagaitzak aurkez diezazkioten Unibertsitateko Irakasleen Batzordeari. Batzorde horrek egiaztatu beharko du baldintzak betetzen dituztela, eta, jakintza arloren batean behar beste hautagairik ez egoteagatik beharrezkoa izanez gero, osatu egingo ditu, horretarako ezarriko den prozesuaren bidez. Ontzat emandako hautagaien zerrenda Gobernu Kontseiluari helaraziko zaio, horien artetik aukeratu ditzan batzordeko kideak.

5.– Erreklamazio Batzordeak hartutako erabakiak lotesleak izango dira errektorearentzat eta, errektorearen erabakiek amaiera ematen diotenez administrazio bideari, erabakien aurka egin nahi izanez gero Administrazioarekiko Auzien Jurisdikziora jo beharko da, uztailaren 13ko 29/1998 Legeari jarraituz.

2.– Irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lehiaketen arautegia (2009ko urriaren 9ko EHAA):

Honako hau dioen lekuan:

19. artikulua.– Erreklamazio Batzordea. 1.– Epaimahaiak egindako proposamenaren kontra lehiakideek erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote errektoreari hamabost egun balioduneko epean, proposamena argitaratu den egunetik kontatzen hasita. Erreklamazioa izapidetzeko onartuz gero, eten egingo da kontratazioa egiteko epea. 2.– Erreklamazio Batzordeak aztertuko ditu erreklamazioak eta errektoreak ebatziko ditu. 3.– Erreklamazio Batzordeak, hiru hilabeteren buruan gehienez, proposamena aurkeztuko du, arrazoiak azalduta. Beharrezkotzat joz gero, kanpoko iritziak eskatu ahal izango ditu eta, edonola ere, entzun egin beharko ditu epaimahaia, erreklamazio egilea eta erreklamazioaren eragina jasoko duten lehiakideak. Gehieneko epea amaituta erreklamazioaren ebazpenik ez badago, ezetsitzat jo beharko da. 4.– Erreklamazio Batzordeak hartutako erabakiak lotesleak izango dira errektorearentzat eta, errektorearen erabakiek amaiera ematen diotenez administrazio bideari, erabakiaren aurka egin nahi izanez gero, administrazioarekiko auzien jurisdikziora jo beharko da, uztailaren 13ko 29/1998 Legeari jarraituz.

Aurrerantzean honako hau esan behar du:

19. artikulua.

Erreklamazio Batzordea:

1.– Epaimahaiak egindako proposamenaren kontra lehiakideek erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote errektoreari, proposamena argitaratu eta gehienez ere hamabost egun balioduneko epearen barruan. Erreklamazioa tramitatzea onartzen bada, eten egingo da kontratazioa egiteko epea.

2.– Erreklamazio Batzordeak aztertuko ditu erreklamazioak eta errektoreak ebatziko ditu.

3.– Erreklamazio Batzordea unibertsitateko zazpi katedradunek eta beren ordezkoek osatuko dute, modu honetara banatuta:

• bi ordezkari Zientzia Esperimentalen arlo zientifikokoak.

• ordezkari bat Irakaskuntza Teknikoen arlo zientifikokoa.

• ordezkari bat Osasun Zientzien arlo zientifikokoa.

• bi ordezkari Gizarte eta Lege Zientzien arlo zientifikokoak. Horietako bat egongo da atxikita Gizarte Zientzien arloari eta bestea Lege Zientzien arloari.

• ordezkari bat Giza Zientzien arlo zientifikokoa.

Ordezkoek jardungo dute titularrak kanpoan edo gaixorik badaude, errekusatuak izan badira edota ezin badira izan plaza baten Erreklamazio Batzordeko kide beste arrazoiren batengatik.

4.– Erreklamazio Batzordeko kideak Gobernu Kontseiluaren bilera batean aukeratuko dira, lau urterik behin, hautagaitza indibidualak aurkeztuko dituzten unibertsitateko katedradunen artetik. Katedradun horiek bete beharko dituzte urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuko 5. eta 6. artikuluetan edo horren ordezko araudian aipatzen diren akreditazio batzordeetan aritzeko legeek xedatutako baldintzak (unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko estatu mailako akreditazioa ezartzen duen dekretua).

Horretarako, Erreklamazio Batzordeko kideak aldatzeko epea amaitu baino bi hilabete lehenago, hamabost eguneko epea irekiko da interesatuek hautagaitzak aurkez diezazkioten Unibertsitateko Irakasleen Batzordeari. Batzorde horrek egiaztatu beharko du baldintzak betetzen dituztela, eta, jakintza arloren batean behar beste hautagairik ez egoteagatik beharrezkoa izanez gero, osatu egingo ditu, horretarako ezarriko den prozesuaren bidez. Ontzat emandako hautagaien zerrenda Gobernu Kontseiluari helaraziko zaio, horien artetik aukeratu ditzan batzordeko kideak.

5.– Erreklamazio Batzordeak hartutako ebazpenak lotesleak izango dira errektorearentzat eta, errektorearen erabakiek amaiera ematen diotenez administrazio bideari, erabakien aurka egin nahi izanez gero Administrazioarekiko Auzien Jurisdikziora jo beharko da, uztailaren 13ko 29/1998 Legeari jarraituz.

Adierazitakoagatik guztiagatik, eta kontuan hartuta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak dioena 10.2 artikuluan («Antolaketaren eta jarduteko moduaren gainean unibertsitate publikoko gobernu organoek emandako estatutuak eta arauak, baita horien gaineko aldaketak eta orokorrean aplikatzekoak diren xedapenak ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta horiek ez dira indarrean jarriko harik eta testua oso-osorik argitaratu arte»; 2004ko martxoaren 12ko EHAA), honako hau

EBATZI DUT:

Bakarra: Agindua ematea argitaratzeko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedurari buruzko arautegiko 17. artikulua (2008ko uztailaren 15eko EHAA) eta irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lehiaketen arautegiko 19. artikulua (2009ko urriaren 9ko EHAA), ebazpen honetan jasota dagoen moduan. Aldaketa horiek argiratzen diren egunean bertan sartuko dira indarrean.

Leioa, 2021eko ekainaren 24a.

Errektorea.
EE (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala