Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2021eko uztailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4093

EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 905/2020 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 905/2020 adostasun gabeko dibortzioa.

Gaia: adostasun gabeko dibortzioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Santiago Tames Alonso.

Judizio horretan epaia eman da 2021-06-11n, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaio. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

EPAITZA

Baiesten da Tamés Alonso epaitegietako prokuradoreak, Patricia Larrea Iztueta andrearen izenean eta haren ordezkari gisa, aurkeztu duen demanda Pedro Henrique Moura Do Nascimento jaunaren aurka. Horrenbestez:

1) Deklaratzen dut deseginda dagoela, dibortzioa dela-eta, adinez nagusiak diren ezkontide horien arteko ezkontza, zeina 2018ko urtarrilaren 25ean egin baitzen, Brasilgo Errepublika Federalean. Horrek legezko ondorio guztiak izango ditu.

2) Deklaratzen dut deseginda dagoela alderdien arteko ezkontzaren araubide ekonomikoa.

3) Ez da berariaz kosturik ezartzen.

Epai hau irmo bihurtzen denean, jakinaraz bekio ofizioz Erregistro Zibilari, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua).

Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta demandatuari, PZLren 497.1 artikuluan ezarritako eran jakinaraziko zaio, auzi-ihesean baita. Adieraz bekie, halaber, epaia ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jarri daitekeela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. art.). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458 artikulua, prozedurak bizkortzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legean jasotakoaren arabera).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharra dago, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, diru-kopuru hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. Kontuaren zenbakia 1892/0000-00-0905/20 da. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru kopuru hori kontsignatu dela egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eraman bedi ebazpen honen jatorrizkoa epaitegi honetako Epaien Liburura, eta utzi bedi lekukotza autoetan.

Horrela erabaki, agindu eta sinatzen du Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko eta horri dagokion barruti judizialeko magistratu titularrak.

Pedro Henrique Moura Do Nascimento demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.

Donostia / San Sebastián, 2021eko ekainaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala