Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2021eko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4039

EDIKTUA, 2021eko maiatzaren 28koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira laguntzak itzultzeko espedienteen zenbait probidentzia, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuari dagozkionak.

Aipatutako itzultze espedienteen probidentziak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie 15 eguneko epea ematen zaiela, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzotena alega dezaten, itzulketa-prozedurari amaiera emango dion ebazpena eman aurretik.

Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela itzultze espedienteen probidentziei buruzko testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz). Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun egon daitezen eta jakinarazpen gisa har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 28a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala