
139. zk., 2021eko uztailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4023
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua 2021eko maiatzaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Ordiziako (Gipuzkoa) «Goierri Eskolako Batxilergoa» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 24ko Aginduaren testuan (2021eko ekainaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 127. zk.). Agindu horren bidez, Ordiziako udalerrian (Gipuzkoa) «Goierri Eskolako Batxilergoa» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Euskarazko argitalpenean, 1. artikuluan, 2021/3701 (2/1) orrialdean,
honela dio:
Ikastetxearen osaera:
– Hezkuntza Berezia:
– Zereginen ikasketetarako 2 gela.
baina honela esan behar du:
Ikastetxearen osaera:
– Hezkuntza Berezia:
– Zereginen ikasketetarako gela bat.
RSS