Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2021eko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4021

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 22koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez Trescal Ibérica de Calibración SL izendatzen baita soinu entzungarria neurtzeko tresnen eta kalibragailu akustikoen egiaztapen metrologikorako erakunde baimendu.

Erref.: 01-OV-1002.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2021eko martxoaren 22an, Francisco Javier Mańas Ruiz jaunak, Trescal Ibérica de Calibración SLren izenean (Bizkaiko Teknologia Parkean du egoitza, 101 eraikinean, Zamudion, 48170), eskabide bat aurkeztu zuen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, soinu entzungarria neurtzeko tresnen eta kalibragailu akustikoen (sonometroak, zarata-neurgailu pertsonalak eta kalibragailu akustikoak) egiaztapen metrologikorako erakunde baimendu izendatzeko.

Bigarrena.– Egiaztapen metrologikorako erakunde baimenduaren izendapena jasotzeko, Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legean eta ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuan xedatutako betekizunak bete behar ditu entitate eskatzaileak. Horretarako, Egiaztatze Erakunde Nazionalak emandako 523/EI/794 egiaztatze-ziurtagiria aurkeztu da, eranskin teknikoarekin batera (1. berrikuspena, 2021-02-26koa).

Hirugarrena.– Aurkeztu den dokumentazioa aztertu eta egiaztatu da 244/2016 Errege Dekretuaren betekizunak betetzen direla.

Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera (2021-03-05eko EHAA).

2.– Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol metrologikoa egiteko bitartekoak ezarri zituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluan zehazten denaren arabera, industria alorrean eskumena duen organoak gaitu ahal izango ditu egiaztapen metrologikoak egiteko erakundeak, konponketen edo aldaketen ondorengo eta aldizkako egiaztapenak egin ditzaten.

3.– Neurtzeko tresnen kontrol metrologikoa arautzen duten oinarrizko legeak hauek dira: Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legea eta lege hori garatzen duen ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretua.

4.– ITC/155/2020 Agindua, otsailaren 7koa, neurketa-tresna jakin batzuen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.

5.– Ebazpena, 2017ko azaroaren 2koa, Industriaren eta Enpresa Txiki eta Ertainen Idazkaritza Nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Organismo jakinaraziak, kontrol-organismoak eta egiaztapen metrologikoa egiteko baimendutakoak izendatzeko eta kontrolatzeko urriaren 31ko 1/2017 Gidalerroa.

6.– Ebazpena, 2016ko azaroaren 8koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita 2016ko otsailaren 11ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak ezarri zituena.

7.– Ebazpena, 2016ko abenduaren 21ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, 2016ko otsailaren 15eko Ebazpena aldatzen duena. Azken ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko egiaztatze metrologikoko erakundeek erabili beharreko etiketa metrologikoen formatuak eta edukiak ezartzen dira.

Aipatutako lege-aginduak, eta oro har eta haiekin bat etorriz aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Trescal Ibérica de Calibración SL (jakinarazpenetarako helbidea: Bizkaiko Teknologi Parkea, 101 eraikina, Zamudio, 48170) erakunde baimendu izendatzea honako hauen egiaztapen metrologikoak egiteko:

Soinu entzungarria neurtzeko tresnak eta kalibragailu akustikoak (sonometroak, zarata-neurgailu pertsonalak eta kalibragailu akustikoak).

Izendapen honen irismena Egiaztatze Erakunde Nazionalak emandako egiaztapenaren barnean hartutako tresnetan oinarrituta dago (523/EI749 espedientea).

Aipatutako egiaztapenaren eranskin teknikoari dagokionez gertatzen den edozein aldaketa zuzendaritza honi jakinarazi beharko zaio 10 eguneko epean, Egiaztatze Erakunde Nazionalak emandako jakinarazpenetik zenbatzen hasita.

Erakunde horrek lurralde nazional osoan jardun dezake eta haren ziurtagiriek eta Estatuaren kontrol metrologikorako arauzko bestelako dokumentuek balioa eta efikazia izango dute Estatuko edozein tokitan, ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuaren 57. artikuluarekin bat.

2.– 244/2016 Errege Dekretuaren 62. artikuluan adierazitakoarekin bat, Trescal Ibérica de Calibración SL egiaztapen metrologikorako erakunde baimenduna izateko, bi aste igaroko dira; hala izateko, bitartean, Administrazioko lankidetzarako erakundeak izendapenaren berri eman behar die gainerako Administrazio publiko eskudunei, eta ez da eragozpenik formulatu behar.

3.– Ematen den baimenari baldintza hauek ezartzea:

– Tresnak saiakuntzak gainditzen baditu, egiaztatu izanaren etiketa erantsiko dio erakundeak. Halaber, kontrol metrologikoko egiaztagiri bat emango da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak ezartzen duenaren araberakoa.

– Saiakuntzak gainditzen ez baditu, zerbitzua emateko desgaituta dagoela adierazten duen etiketa gorria itsatsiko dio.

Betiere zigiluek inskripzio hauek izango dituzte:

a) Bi aurpegiko zigiluak:

(Ikus .PDF)

b) Zigilu itsasgarriak:

(Ikus .PDF)

4.– Trescal Ibérica de Calibración SL enpresak zuzendaritza honi urtero jakinaraziko dio zein diren Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako saiakuntzei ezarritako tarifak.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde baimendunak erregistratzeari dagokionez, zenbaki hau ematen zaio Trescal Ibérica de Calibración SL sozietateari: 01-OV-1002.

6.– Trescal Ibérica de Calibración SL enpresak hauetan xedatutakoari jarraituko dio uneoro: 32/2014 Legea; neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 244/2016 Errege Dekretua; ITC/155/2020 Agindua, otsailaren 7koa, neurketa-tresna jakin batzuen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena; izendapen honen oinarri juridikoetan adierazitako xedapenak, eta dagokion ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak ezarritako beste edozein xedapen.

7.– Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jardueretan, izendatutako erakundeak egindako jarduerak ikuskatzeko, esku hartzeko eta kontrolatzeko eskumena Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio, bai eta Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari ere. Gainera, baimen hau ahalbidetu zuten baldintzak betetzen jarraitzen dela egiaztatzeko ikuskapenak egin ahal izango dituzte.

Gehienez ere 72 orduko epean jakinarazi beharko dira gainditzen ez diren egiaztapenak, baldin eta tresna metrologikoa berriro egiaztatu ez bada eta beste egiaztapen horretan aldeko emaitzarik lortu ez bada.

8.– Ebazpen hau eman eta gero, egiaztapen metrologikoa egiteko erakunde baimenduaren izendapenerako aurkeztutako dokumentuetan egiaztatutako edozein inguruabar aldatzen bada, gehienez ere 24 orduko epean jakinarazi beharko zaio Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari, eta hark izendapena berretsiko du edo deuseztatu ahal izango du.

9.– Egiaztapen metrologikorako erakunde baimenduaren izendapen honek indarrean iraungo du baldin eta entitateak segitzen badu izendapenaren oinarri izan ziren betekizunak betetzen. Egiaztatze Erakunde Nazionalak emandako egiaztapena eten edo kenduz gero, izendapen hau ere ondoriorik gabe geratuko da automatikoki, harik eta zuzendaritza honek etete- edo kentze-prozedura hori ebazten duen arte.

10.– Erakunde jakinarazi gisa edo kontrol metrologikorako erakunde gisa eta egiaztapen metrologikorako erakunde baimendu gisa jardunez gero, F modulurako izan ezik, begiratu eta zorrotz errespetatuko da interes-gatazka ez egotea ez bezeroarengatik ez produktuarengatik (kontrol metrologikoa igaro behar duten neurketa-tresnak fabrikatzeko, merkaturatzeko eta konpontzeko jarduerak, barnean hartuta zerbitzuak ematekoak; horretaz gain, erreparatuko zaie arau edo jarraibide estatal eta autonomikoekiko bateraezintasunei ere. Ezin izango dira inola ere lanak azpikontratatu kontrol metrologikoa igaro behar duten neurketa-tresnak konpontzen dituztenekin.

11.– Urtero eta, ahal dela, urteko lehenengo hilean, egiaztapen metrologikorako erakunde baimenduak memoria bat helaraziko die Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari eta Bizkaiko lurralde-ordezkaritzari, eta han zehaztuko ditu EAEn egindako jarduerak eta jazo diren gorabeherak. Halaber, lurralde bakoitzean egindako egiaztapenen berri emango zaio dagokion ordezkaritzari, sei hilerik behin.

12.– Dagokion lurralde-ordezkaritzari behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko zaio zer egiaztapen egin behar duen. Epeak kasu bakoitzean ezarriko dira.

13.– Egiaztapen metrologikoak egiteko izendatutako erakunde baimenduak organismoen koordinazio-jardueretan parte hartu beharko du –bai Estatukoetan, bai Europakoetan–, eta merkatua zaintzeko agintariekin lankidetzan aritu beharko du.

14.– Egiaztapen metrologikoak egiteko izendatutako erakunde baimendua elkarlanean arituko da metrologia-gaietan eskumena duten administrazio publikoekin, hark jarduten duen lurraldeetan, eta eskatzen zaizkion zerbitzuak emango ditu, ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuaren 67.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 22a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.


Azterketa dokumentala