Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2021eko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4020

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 27koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, 2019ko urtarrilaren 28ko Aginduko hutsak zuzentzekoa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitzen Fundación Simona Maria Marsan Supervielle izeneko fundazioaren estatutuen 5. artikuluan egindako aldaketa, haren egoitzari buruzkoa.

2019ko urtarrilaren 28an Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak agindu bat eman zuen, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitzen Fundación Simona Maria Marsan Supervielle izeneko fundazioaren estatutuen 5. artikuluan egindako aldaketa, haren egoitzari buruzkoa. Horrela, agindu horren testu argitaratuan, akats bat atzeman da egoitza horren helbideari buruzkoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsa atzeman da 2019ko urtarrilaren 28ko Aginduan (2019ko martxoaren 25eko EHAA, 58. zk.); izan ere, ezartzen da fundazioaren helbidea aginduak berak onartzen zuen aldaketaren aurrekoa zela, eta, beraz, honela zuzenduko da:

2019/1515 (2/2) orrialdean, argitaratutako «ebazpen-zatiaren» lehenengo puntuan, honela dio:

«Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Donostiako «Fundación Simona Maria Marsan Supervielle» fundazioaren estatutuetako 5. artikuluaren aldaketa, fundazioaren egoitzari buruzkoa, aurrerantzean hau izango baita: Carquizano 12, behea. Aldaketa bat dator 2018ko urriaren 4an Gaspar Rodriguez Santos notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 1.520).»

Baina hau esan behar du:

«Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Donostiako Fundación Simona Maria Marsan Supervielle izeneko fundazioaren estatutuetako 5. artikuluaren aldaketa, fundazioaren egoitzari buruzkoa, aurrerantzean hau izango baita: Bergara 14, 1.B, 20005, Donostia. Aldaketa bat dator 2018ko urriaren 4an Gaspar Rodriguez Santos notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 1.520).»

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 27a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala