Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2021eko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4015

810/2021 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Nagore Lora Laca andrea hautatzen baita Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Kudeaketako Zuzendari lanpostua betetzeko.

Aztertua izan da Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Kudeaketako Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko martxoaren 25eko 396/2021 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2021eko apirilaren 21eko EHAAn (77. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira. Haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Nagore Lora Laca andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Nagore Lora Laca andrea Osakidetzako Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Kudeaketako zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2021eko ekainaren 21etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala