Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2021eko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4012

AGINDUA, 2021eko uztailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, 2021eko maiatzaren 5eko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.

2021eko maiatzaren 5eko Aginduak onartu egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoko aipatutako irakaskuntza-kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak. Lehiaketa horren deialdia 2020ko urriaren 22ko Aginduaren bidez egin zen (azaroaren 4ko EHAA).

María Lis Fernández Pérezek agindu horren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoan, Hezkuntzako sailburuak 2021eko ekainaren 21eko Agindua eman du, errekurtso-egilearen nahiak onesten dituena, eta aitortzen zaio eskubidea duela bere parte-hartze eskabidea ondo formulatzeko, bai eta eskabidean adierazitako lanpostuaren esleipena jasotzeko ere.

Ondorioz, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 5eko Aginduaren I. eranskinean jasotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena aldatzea. Agindu horren bidez onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak. Hona hemen aldaketa:

– María Lis Fernández Pérezi behin betiko destinoa esleitzen zaio ikastetxe honetan: Barakaldoko Nicolas Larburu LHII (espezialitatea: Estetika; hizkuntza-eredua: C).

Bigarrena.– María Lis Fernández Pérez andrea izendatzea. Izendapenak 2021eko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 5a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala