
138. zk., 2021eko uztailaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (264 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4003
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita zenbait ez-betetze espediente ireki direla, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko emandako laguntzei dagokienez.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute egokitzat jotako alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, frogaldia eskatzeko eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko. Epe horretan bertan, espedientea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzan aztertu ahal izango dute (Donostia kalea 1, 6. solairua, Lakua I eraikina, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 15a.
Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.
RSS