Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2021eko uztailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3998

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 1345/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 1345/2019 prozedura.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak adostasun gabeko prozeduran.

Demandatzailearen prokuradorea. Marta Arostegui Lafont.

Judizio horretan epaia eman da 2021-06-15ean, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaio. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

EPAITZA

Baietsi egiten dut epaitegietako Arostegui Lafont prokuradoreak, María Paula Torrez Ortiz andrearen izenean eta bera ordezkatuz, Pablo Enrique Aguilar Padilla jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, bien arteko harremana desegitearen ondoriozko neurri hauek hartzen ditut, adingabeko XXXX semeari dagokionez:

1.– Adingabearen zaintza eta jagoletza amak izango du, hau da, María Paula Torrez Ortiz andreak.

2.– Guraso-ahala amak bakarrik izango du hau da, María Paula Torrez Ortiz andreak; baina guraso-ahalaren titulartasuna bi gurasoena izango da. Guraso-ahalaren esparruan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:

• Adingabearen egoitza hark ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea; adingabea atzerrira joatea, oporraldiko bidaietan ez bada.

• Ikastetxea aukeratzea edo ikastetxez aldatzea.

• Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.

• Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak; hala nola, bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak.

• Premiazkoak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.

3.– Pablo Enrique Aguilar Padilla jaunak 150 euro ordaindu beharko ditu hilero XXXXX seme adingabearen mantenu-pentsioari lotuta, atzeraeraginarekin, demanda jartzen den egunetik hasita (2019ko urriaren 17tik) semea adinez nagusi izan arte edo ekonomikoki burujabe izan arte edo halako izateko kondizioan izan arte, fede onezko jokabidearekin bat etorriz. Urteko hamabi hilabeteetarik bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordainduko da kopuru hori amak berariaz zehazten duen kontuan. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizeak aurreko urtean –abendutik abendura– izandako aldaketen arabera; 2022. urtean eta urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak eguneraketak.

Aitak zuzenean ordaindu behar dituen era horretako gastuak ez dira kenduko ebazpen honen arabera ordaindu behar duen pentsiotik.

4.– Independentzia ekonomikorik ez duen bitartean semeak dituen aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek. Ebazpen honen oinarri juridikoetan ezarritakoarekin bat etorriz, kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (izan ere, urtero errepikatzen dira); bestelako gastuak, berriz, sartu egingo dira apartekoen kontzeptuan, eta katalogo posible osoa adierazteko asmorik gabe, honako hauek sar daitezke: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, osasun-sistema publikoan edo dagokion medikuntza-erakundean sartzen ez diren gaixotasun fisiko edo mentalei lotutakoak, bai eta, prestakuntza-arloan, eta eskolan atzeratuta egonez gero, derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere. Egin beharreko gastua medikoa bada eta Gizarte Segurantzak edo dagokion erakunde medikoak ordaintzen ez badu eta beharrezkoa bada, erdibana ordainduko dute aitak eta amak; horretaz gain, fakultatiboa eta tratamendua bi gurasoek elkarrekin adostutakoak izango dira.

Aurreko paragrafoan zehaztu diren aparteko gastuak amak erabakiko ditu, aitaren baimenik behar izan gabe.

Aparteko gastuak ordaintzeko obligazioa amaituko da alaba, adin nagusikoa izanik edo legez emantzipatuta egonik, ekonomikoki independentea denean, hartara eragotzi gabe Kode Zibilaren 150. eta 152. artikuluetan obligazioa amaitzeko adierazten diren kausak.

5.– Pablo Enrique Aguilar Padilla aitari ez zaio bisita- eta komunikazio-erregimenik ezartzen.

6.– Ez da hartzen beste inolako neurririk.

Alderdiei ez zaie kosturik ezartzen.

Epai honen aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna (PLZren 774. artikulua).

Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta Fiskaltzari, eta Pablo Enrique Aguilar Padilla jaunari PZLren 497. artikuluan ezarritako eran jakinaraziko zaio, auzi-ihesean baita. Adieraz bekie, halaber, epaia ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jarri daitekeela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. art.). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458 artikulua, prozedurak bizkortzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legean jasotakoaren arabera).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharra dago, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, diru-kopuru hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. Kontuaren zenbakia 1892 0000 -00 1345 19 da. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Berrikuskapena). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eraman bedi ebazpen honen jatorrizkoa epaitegi honetako Epaien Liburura, eta utzi bedi lekukotza autoetan.

Horrela erabaki, agindu eta sinatzen du Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko eta horri dagokion barruti judizialeko magistratu titularrak.

Pablo Enrique Aguilar Padilla demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.

Donostia, 2021eko ekainaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala