Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2021eko uztailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3949

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, ofizioz aldatzen duena Bilboko (Bizkaia) CPIFP Innovación Social Diego Berguices-Otxarkoaga LHIPI eta CPES Otxarkoaga ikastetxe pribatuen plangintza.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko.

2016ko apirilaren 27ko agindu horren 10. artikuluan xedatzen da plangintza ofizioz alda daitekeela, baldin eta ikasleak eskolatzeko premiak sortzen badira eta aldaketa hori egitea beharrezkoa bada.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak oinarriak finkatu zituen hiru azpisistema hauek integratzeko: hasierako lanbide-heziketa, hezkuntza-sistemak berezko duena; lanerako lanbide-prestakuntza, eta etengabeko prestakuntza; azken biak enplegurako lanbide heziketako azpisistema bakar batean integratuta daude.

Lege horren 11. artikuluan aurreikusten da lanbide heziketako ikastetxe integratuak sortzea, hau da: lanbide-titulu eta -ziurtagiriak eskuratzeko prestakuntza-eskaintza guztiak ematen dituzten ikastetxeak. artikulu horren arabera, gainera, administrazioek, beren eskumenen esparruan, ikastetxe horiek sortu eta baimendu ditzakete, ezarri beharreko baldintza eta betekizunekin bat etorriz.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak xedatzen du zer baldintza bete behar dituzten lanbide-heziketako ikastetxe integratuek, eta 8. artikuluan ezartzen du hezkuntza-arloko eskumena duen sailak eta enplegu-arloko eskumena duenak baimendu ditzaketela, batera emandako agindu baten bidez, lanbide-heziketako ikastetxe pribatuak sortzea, ikastetxe horien titularrak hala eskatuta, betiere bat etorrita aipatutako dekretuan eta aplikatu beharreko arauetan ezarritako betekizunekin.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko maiatzaren 22ko Aginduak baimena ematen du Bilboko (Bizkaia) «Otxarkoaga» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua bitan banatzeko.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2020ko ekainaren 17ko Aginduaren bidez, baimena eman zen «Diego Berguices-Otxarkoaga» ikastetxe pribatua sortzeko Euskal Autonomia Erkidegoan, titulartasun pribatuko lanbide-heziketako ikastetxe integratu gisa.

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko apirilaren 27ko Aginduak aldatu egiten du Bilboko (Bizkaia) «Otxarkoaga» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena.

Horretan oinarrituta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Aldatzea, eranskinak dioenari jarraituz, Zereginen Ikaskuntzen plangintza, 2021/2022 ikasturtean, Bilboko (Bizkaia) CPIFP Innovación Social Diego Berguices-Otxarkoaga LHIPI eta CPES Otxarkoaga BHIP ikastetxe pribatuetan.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala