Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2021eko uztailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3888

EDIKTUA, 861/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Merkataritza-arloko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala– Donostiako Merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 861/2019 Prozedura arrunta.

Alderdi Demandatzailea: Pablo Sansinenea Ichaso.

Abokatua: Daniel Zubiri Azkarate.

Prokuradorea: Maria Aranzazu Urchegui Astiazaran.

Alderdi Demandatua: Arburu Lorezaintza SL.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Aipatutako judizioan epaia eman zen 2021-04-20an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

EPAITZA

«Baietsi egiten dut Urchegui Astiazaran prokuradoreak Pablo Sansinenea Ichasoren izenean eta hura ordezkatuz Arbuzu Lorezaintza SLren aurka aurkeztutako judizio arrunteko demanda, bitarteko sozietatea desegiteari buruzkoa. Horrenbestez, honako erabaki hauek hartzen ditut:

– Demandatua desegitea, Kapital Sozietateei buruzko Legearen Testu Bateginaren 363.1 artikuluko d) eta e) idazatietan jasotako desegite-arrazoiak gertatu direlako, horrenbestez, likidazio-aidia zabalduz.

– Egungo administratzaile bakarra kargutik kentzea eta likidatzaile independente bat izendatzeko modua ematea, hots, kargu hori epaitegian dagoen administratzaile judizialen zerrendaren araberako txandari jarraiki, dagokion profesionalak hartuko du.

– Epaia eta, bereziki, desegite-adierazpena eta likidatzaile izendapena, Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatzeko agintzen dut.

Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.»

Arburu Lorezaintza SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aidizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko -Pzlko- 497.2 art.).

Ebazpen horren aurka Hogel Egun balioduneko epean Apelazioko errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa Auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Donostia, 2021eko apirilaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala