Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2021eko uztailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3842

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Harkaitz Zubiri Esnaola jaunak gainditu egin duela 2021eko otsailaren 15eko ebazpenak (2021eko martxoaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Harkaitz Zubiri Esnaola jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***6614**. Kodea: AGC8L1-D00051-14. Jakintza arloa: Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika. Saila: Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika. Ikastegia: Hizkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskera/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Komunikazio Gaitasunak Ingelesez II».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2021eko ekainaren 23a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala