Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2021eko uztailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3840

771/2021 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Horren bidez, Izaskun Ferrer Iglesias andreak Pediatriako Larrialdietan zeukan Gainbegirale lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzen da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Urriaren 1eko 1166/2020 Ebazpearen bidez Izaskun Ferrer Iglesias izendatu zen Pediatriako Larrialdietako gainbegirale Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza-gerentzia honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Izaskun Ferrer Iglesias andreari Pediatriako Larrialdietako Gainbegirale lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko maiatzaren 31n izan zituen ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2021eko ekainaren 2a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala