Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2021eko uztailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3819

EDIKTUA, 376/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 376/2019 prozedura arrunta.

Gaia: arrunta.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Teresa Bajo Auz.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

– Purificacion Fraga Franciscori ediktu bidez jakinaraztea 2021-04-19an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Ediktu Taula Judizial Bakarrean, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.

Barakaldo, 2021eko ekainaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala