Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2021eko uztailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3806

1263/2021 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Pilar Simón Montes andrea Administrazioko eta Kudeaketako zerbitzuburu A (Langileen Zuzendaritza) kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitarioan.

Apirilaren 1eko 650/2019 Ebazpenaren bidez, Pilar Simón Montes andrea Administrazioko eta Kudeaketako zerbitzuburu A (Langileen Zuzendaritza) izendatu zen Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIan.

Ikusita ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Pilar Simón Montes andrea Administrazioko eta Kudeaketako zerbitzuburu A (Langileen Zuzendaritza) kargutik kentzea, Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko ekainaren 13an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko ekainaren 8a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala