
131. zk., 2021eko uztailaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3805
1055/2021 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Eugenia Campo Cimarras andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko zerbitzuburu, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen uztailaren 23koa 918/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Zerbitzuburu izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2020ko urriaren 5eko EHAA 196. zk. eta 2020ko azaroaren 5eko EAO 292. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Eugenia Campo Cimarras andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Zerbitzuburu.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eugenia Campo Cimarras andrea Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Zerbitzuburu izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2021eko ekainaren 9a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 8a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.
RSS