Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2021eko uztailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3770

IRAGARKIA, judizioko kostuen tasazio-espedienteen gaineko administrazio-egintzen jakinarazpenei buruzkoa.

Ezinezkoa izan da epaitegi edo auzitegi eskudunek onartutako kostuen tasazioen jakinarazpen pertsonalak egitea eranskinean adierazten diren zordunei, ezta dagozkien ordainketa-gutunak ere, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko, eta interesdunei jakinarazten zaie honako epe hauek dituztela zor dituzten kopuruak borondatez ordaintzeko:

A) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada, argitaratu denetik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

B) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16tik azken egunera bitartean argitaratzen bada, argitaratu denetik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Halaber, zorrak borondatezko epean ordaintzen ez badira, premiamendu-bidera joko dela ohartarazten zaie, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 59. artikuluarekin eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 139.4 artikuluarekin bat etorriz, dagozkien errekarguak aplikatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren honako kontu honetan egin beharko da ordainketa (prozedura-zenbakia eta organo judiziala aipatuta):

IBAN: ES66 0182 5685 0700 0022 6271.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da esandako hori, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 7a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala