Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2021eko uztailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3764

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 15ekoa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, Sondikako udal-mugartean (Bizkaia) 132 kV-ko, «S.M. Artxanda» maniobra azpiestazio berria eraikitzeko baimena emateko, aldaketa-proiektua onartzeko eta onura publikokoa dela deklaratzeko dena.

Erref.: Energia IFT/YMM.

Esp.: 48-AT-Y-2020-00030.

AURREKARIAK

Bat.– 2020ko martxoaren 25ean, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U. enpresak (egoitza: San Adrian Etorbidea, 48 Bilbao) honako hau eskatu zuen: Sondikako udal-mugartean (Bizkaia) 132 kV-ko «S.M. Artxanda» maniobra azpiestazio berria eraikitzeko administrazio-baimena eta, zehatzago, onura publikoaren deklarazioa. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoa aurkeztu zituen; proiektua M.ª Eugenia Dorronsoro Paulis industria-ingeniariak sinatu zuen, Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak ikus-onetsia 2020ko otsailaren 19an.

Bi.– Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean (2013-12-11ko BOE) xedatutakoarekin, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean aurreikusitakoarekin lotuta (1998-03-27ko EHAA), I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U. enpresaren aipatutako eskabidea jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratu zen, 2020ko irailaren 4ko BAOn, 2020ko irailaren 4ko EHAAn, eta 2020ko irailaren 2ko El Correo egunkarian.

Hiru.– 2020ko urriaren 5ean Sondikako udalari, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eta URAri (Uraren Euskal Agentzia) eskatu zitzaien txostena egiteko eta bertan adierazteko instalazioaren onura publikoaren deklarazioa egokia zen ala ez, eta, hala bazegokion, egoki iritzitako baldintza teknikoak aurkezteko. Sondikako udalari, URAri (Uraren Euskal Agentzia) eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari berriz egin zitzaien eskaera 2020ko azaroaren 10ean.

Lau.– 2021eko urtarrilaren 11n, instalazioaren ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren egokitasunari buruzko txostena eskatu zitzaien erakunde hauei: Bilboko eta Sondikako udalak, Configuración Hidrográfica del Cantábrico, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, URA (Uraren Euskal Agentzia), Bizkaiko Foru Aldundia (Natura Ondarearen Zuzendaritza) eta 2021eko urtarrilaren 12an, Eusko Jaurlaritzaren sail hauei: Ingurumen Saila (Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza), Turismo Saila, Kultura Saila (Kultura Ondarearen Zuzendaritza) eta Osasun Saila (Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza). Kultura Ondarearen Zuzendaritzak eta Configuración Hidrográfica del Cantábrico-k adostasuna agertu zioten aurkeztutako proiektuari, eta ez zuten oharrik egin proiektuaren ingurumen-inplikazioei buruz. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak baldintzatzaile orokorrak planteatu zituen. Eraginpeko administrazio publikoen erantzun-txostenak kontuan hartu ziren ingurumen-inpaktuaren azterketan.

Bost.– 2021eko martxoaren 12an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzak, erreferentziako proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaera bidali zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzari.

Azkenik, 2021eko martxoaren 30ean, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak ebazpena eman zuen, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatzen baitzen honako proiektu honi buruz: 132 kV-ko «S.M. Artxanda» maniobra azpiestazio berria.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Hauetan ezarritako arauzko izapide hauek bete dira espedientean: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.

Bi.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta urgentziaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

Hiru.– 2021eko ekainaren 2ko Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzaren txostena.

Lau.– Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, halaxe baitago ezarrita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan (EHAA, 2021-03-05).

Bost.– Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak zehazten du zer proiekturi ezarri behar zaien ingurumen-inpaktuaren banakako ebaluazio-prozedura.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DU:

132 kV-ko «S.M. Artxanda» maniobra azpiestazio berriari dagokionez, baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri, proiektua onartzea eta onura publikokotzat deklaratzea.

Berariaz, baimendutako instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea. Deklarazio horrek berekin dakar, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, ukitutako ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera emango da, eta baldintza orokor hauek kontuan hartuz:

1.– M.ª Eugenia Dorronsoro Paulis industria-ingeniariak sinatutako proiektuaren arabera egin beharko dira obrak –Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak ikus-onetsia 2020ko otsailaren 19an–.

2.– Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da gehienez, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

3.– Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.

4.– Baimen hau eman dugu udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenei eta obrak egiteko behar diren gainerakoei ezer kendu gabe eta horietatik aparte, eta eskatzaileak beharrezkoak izango ditu horiek ere. Halaber, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe ematen da baimena, eta jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Bilbao, 2021eko ekainaren 15a.

Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala