Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2021eko ekainaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IHOBE A.B.
3759

IRAGARKIA, ekodiseinuko eta ekonomia zirkularra frogatzeko proiektuetarako, ekoberrikuntza estrategikoko proiektuetarako, europar programetarako proiektuak diseinatzeko eta proiektu erronkariak aktibatzeko laguntzetarako deia egiten duena.

Deialdia: Ekoberrikuntza Zirkularrerako 2021eko Laguntzen Programa.

Ekoberrikuntza zirkularrerako laguntzen programaren aplikazio-eremua Euskadiko enpresen ingurumen-berrikuntza da, eta hau lortzen lagundu nahi du:

– Berotegi-efektuko Gasen (BEG) isuriak arintzea ekonomia zirkularraren bidez, ekoizpen-prozesuetako baliabideen efizientzia barne.

– Lehengaien kontsumoa murriztea eta, bereziki, halakorik ez isurtzea.

– Enpresa-jarduera jasangarriak sortzea, EAEko susperraldi ekonomiko berdeari laguntzeko, bai eta lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen laguntzeko ere.

– Lurraldearen ingurumen-erresilientzia hobetzea, merkatu globalean erreplikatu daitezkeen irtenbide teknologiko berritzaileen bitartez.

– Europar tresnetatik («drivers») ondorioztatzen diren erronka eta aukerei heltzen dieten enpresa arteko lankidetzak sendotzea.

Ekoberrikunza Zirkularrerako 2021eko laguntzen programak irismen desberdinak ditu, 4 ildotan jasoak:

– Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren frogapena (1. ildoa): merkatuan irtenbide frogatu eta bideragarri bat jartzen duten proiektuei laguntzeko.

– Ekoberrikuntza estrategikoa (2. ildoa): ekonomia zirkularraren eta baliabide-efizientziaren alorreko europar politikaren tresna bati erantzuten dion eta EAEn merkatu-aukera bat sortzen duen irtenbide ekoberritzaile bat garatzen duten proiektuei laguntzeko.

– Europar programetarako proiektuak diseinatzea (3. ildoa): bereziki I+G+b-ren aldeko europar proiektuetara aurkeztu beharreko proiektu berritzaileen eskabideak hobetzera zuzendua.

– Proiektu erronkariak aktibatzea (4. ildoa): ildo pilotua, helburutzat duena balio-katearen kate-mailak osatu eta europar ingurumen-politikaren tresnek motibatuta dauden enpresa-aukera berritzaile berriak definitzea, I+G+b-rako laguntzen deialdietara aurkezteko.

Deialdiaren oinarriak interesatutako pertsonen eskura daude Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publiko – Ihobe, SAren webgunean (www.ihobe.eus)

Laguntzak emateko prozedura norgehiagoka-lehiaketa izango da.

Laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da, eta bukaerako epe bat ezartzen da ildo mota bakoitzerako:

– 1. ildorako –Ekodiseinua eta ekonomia zirkularra frogatzea– eta 2. ildorako –Ekoberrikuntza estrategikoa–, eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 30ean bukatuko da.

– 3. ildorako –europar programetarako proiektuen diseinua– bi epe egongo dira eskaera aurkezteko:

• 2021eko uztailaren 6ra arte (berau barne sartuta)

• 2021eko azaroaren 10era arte (berau barne sartuta)

– 4. ildorako –proiektu erronkarien aktibazioa–, eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 20an bukatuko da.

Deitutako laguntzen aurrekontu-zuzkidura 1.050.000 euro dira: 400.000 euro 1. ildorako –Ekodiseinua eta ekonomia zirkularra frogatzea–, 350.000 euro 2. ildorako –Ekoberrikutnza estrategikoa-, 100.000 euro 3. ildorako –europar programetarako proiektuen diseinua–, eta 200.000 euro 4. ildorako –proiektu erronkarien aktibazioa–.

Bilbao, 2021eko ekainaren 4a.

IHOBEko zuzendari nagusia,

ALEXANDER BOTO BASTEGUIETA.


Azterketa dokumentala