Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2021eko ekainaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3658

IRAGARKIA, 2021eko maiatzaren 25ekoa, Industria Administrazioko Arabako lurralde ordezkariarena. Honen bidez, «Zanbranako udalerrian (Araba), 30 kV-ko "Miranda-Ircio 1" goi-tentsioko aireko linea 41 eta 51 euskarrien artean desbideratzea hegazti-faunaren babeserako egokitzeko» izeneko proiektuak ukitutako ondasunak eta/edo eskubideak nahitaez eta presaz desjabetzeko espedientean ukitutako lurzatien zerrenda argitaratzen da (01-AT-Y-2020-14 espedientea). Lurzati horiek eranskinean jasota daude, ukitutako pertsonei jakinarazteko eta prezio-orria eskatzeko.

Ezinezkoa izan da jakinarazpen pertsonala egitea eta, horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44., 45. eta 46. artikuluetan jasotakoaren arabera, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da «Zanbranako udalerrian (Araba), 30 kV-ko "Miranda-Ircio 1" goi-tentsioko aireko linea 41 eta 51 euskarrien artean desbideratzea hegazti-faunaren babeserako egokitzeko» izeneko proiektuak ukitutako lurzatien zerrenda, ukitutako pertsonei prezio-orria eskatzeko.

Interesdunek espedientea eskuratu ahal izango dute, eta, zehazki, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU onuradunak eginiko prezio-orriak, alegazioak egiteko eta egoki iritzitako dokumentazioa aurkezteko, Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 25a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala