125. zk., 2021eko ekainaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
3648
EBAZPENA, 2021eko ekainaren 17koa, Finantza Politikako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Higiezin-kredituen Bitartekariak eta Higiezinen Mailegu-emaileak eskuestea eta erregistratzea eta horiek gainbegiratzeko eta zehatzeko eginkizunak arautzeko den Dekretuaren proiektua.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 21eko Aginduaren bidez, aurretiazko onarpena eman zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Higiezin-kredituen Bitartekariak eta Higiezinen Mailegu-emaileak eskuestea eta erregistratzea eta horiek gainbegiratzeko eta zehatzeko eginkizunak arautzeko den Dekretuaren proiektuaren testuari.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan zehazten denez, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrak entzunaldi-izapidetik pasa beharko dira. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira.
Horretarako, kontuan harturik xedapenaren izaera eta herritarrengan izango duen eragina, beharrezko ikusten da proiektua jendaurrean jartzea, 20 egun balioduneko epean.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko otsailaren 23ko 69/2021 Dekretuaren 8. eta 13. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Higiezin-kredituen Bitartekariak eta Higiezinen Mailegu-emaileak eskuestea eta erregistratzea eta horiek gainbegiratzeko eta zehatzeko eginkizunak arautzeko den Dekretuaren proiektua, 20 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bigarrena.– Aurreko zenbakian aipatu den proiektuaren espedientea kontsultatu ahal izango da, lehen adierazitako epean, Ekonomia eta Ogasun Saileko Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (www.euskadi.eus). Egoki jotzen diren alegazioak, agiriak eta frogagiriak epe eta leku berean aurkeztu ahal izango dira.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 17a.
Finantza Politikako zuzendaria,
ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.