
124. zk., 2021eko ekainaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
3629
EDIKTUA, espetxe-zaintzako 2468/2021 espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Begoña San Martin Larrinoak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau
Jakinarazten dut: nire kargura dagoen epaitegi honetan, 2468/2021 espedientea bideratu da Basauriko espetxeko preso izandako Alina Petronela Mandachiri baldintzapeko askatasuna ezeztatzeko; pertsona hori Errumanian jaio zen, 1988-01-23an, Vito eta Lina dira haren gurasoak, eta azken helbidea hemen izan zuen: Zubizabala kalea 19, behea – B, Amorebieta-Etxano; egun, ez dakigu non dagoen. Espediente horretan, autoa eman da 2021-04-28an, eta autoaren xedapen zatiak honako hau dio hitzez hitz:
«1.– Alina Petronela Mandachi kondenatuari ezeztatzea zigorraren gainerako betearazpenaren etetea eta baldintzapeko askatasuna, honako hauetan:
Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 312/2017 betearazpena.
Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 572/2017 betearazpena.
Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 571/2017 betearazpena.
Bilboko Zigor arloko 10 zenbakiko Epaitegiaren 2619/2015 betearazpena.
2.– Baliogabetzeak ebazpen hau eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
3.– Dagokion espetxe-erregimenarekin sartu beharko du.
4.– Baldintzapeko askatasunean igarotako denbora galtzea agintzen da.
Igor bekio jakinarazpena Basauriko espetxeko zuzendariari.
Igor bekio ziurtagiria Basauriko espetxeko Gizarte Lan Saileko arduradunari.
Igor bitez ofizioa eta agindua Ertzaintzaren polizia-etxera, epaitegi honen Alina Petronela Mandachi kondenatua atxilotu eta espetxera dezaten; haren azken helbidea honako hau da: Zubizabala kalea 19, behea – B, Amorebieta-Etxano. Etxean ez badago, epaitegi honi jakinarazi beharko zaio, hura bilatu eta errekisitorien bidez atxilotzea erabaki dezan, Bilboko Guardiako Epaitegiari bidaltzeko eta betetzeko.»
Alina Petronela Mandachi, baldintzapean askatua, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon, 2021eko maiatzaren 20an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.
MAGISTRATUA.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS