Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2021eko ekainaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3481

IRAGARKIA, 2021eko maiatzaren 25ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez izatezko bikoteei buruzko espediente baten gainean eman den ebazpena ofizioz berrikusteko prozedura hasteari buruzko agindua jakinarazten baita.

Eranskinean aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren eta bat datozen gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.

Horretarako, interesdunari jakinarazten zaio aipatutako espedientean emandako aginduaren testu osoa Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurren Zuzendaritzan eskura dezakeela (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina – 1. solairua – I Gunea, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Halaber, aginduaren edukian oinarrituta, hamar (10) egun balioduneko epea ematen zaio, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, beharrezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan. Era berean, aukera du bestelako dokumentazioa, justifikazioak edo judizio-elementuak aurkezteko, bere interesen alde.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 25a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala