Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2021eko ekainaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA
3347

IRAGARKIA, oposizio-lehiaketa sistemaren bidez Arkitekto Teknikoaren lanpostua betetzeko deialdiari buruzkoa.

2021eko maiatzaren 17ko 91 zenbakia duen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argiratu da Amorebieta-Etxanoko Udaleko funtzionarioen plantillako arkitekto tekniko plaza bat lehiaketa-oposizio libre bidez betetzea. Lanpostua Administrazio Berezikoa da, erdi-mailako ternikari azpieskala, A2 sailkapen taldea, 24. maila, nahitaezkoa den 3.HE.

Deialdi honetan parte hartzeko eskariak, deialdiaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hogei egun baliodun epean aurkeztu beharko dira.

Deialdiaren oinarriak udaletxeko iragarki taulan eta ohiko lekuetan daude ikusgai.

Amorebieta-Etxano, 2021eko maiatzaren 17a.

Alkatea,

ANDONI AGIRREBEITIA ABENDIBAR.


Azterketa dokumentala