Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2021eko ekainaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3288

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 18koa, Osasuneko sailburuordearena, Gipuzkoako Osasun Arloko Ikerketaren Etika Batzordeko kideen osaera aldatzen duena.

Gipuzkoako Osasun Arloko Ikerketarako Etika Batzordeko kideak aldatzeko eskaera jaso da, 1994ko irailaren 28ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 8.2.d) artikuluan esleitutako eginkizunak betetzeko, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Batzorde horretako kideak aldatu edo berrestea, hauek izendatuta:

Batzordeburua:

Jon Zabaleta Jimenez jauna. Medikuntza eta Kirurgia Orokorreko doktorea. Toraxeko Kirurgiako espezialista.

Batzordeburuordea:

Maria del Coro Andueza Granados andrea. Farmaziako lizentziaduna.

Idazkaria:

Iratxe Urreta Barallobre andrea. Medikuntza eta Kirurgia Orokorreko lizentziaduna. Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialista.

Bokalak:

– Iciar Alfonso Farnós andrea. Farmakologo klinikoa.

– Pablo Aldazabal Amas jauna, Medikuntzan eta Kirurgia Orokorreko lizentziaduna.

– Xabier Aguirre Arratibel jauna. Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna.

– Luis Javier Ronco Navarro jauna: Zuzenbideko lizentziaduna.

– Maider Ruiz De Eguino andrea. Erizaintzako diplomaduna.

– Félix Zubia Olascoaga jauna. Medikuntza eta Kirurgia Orokorreko lizentziaduna. Medikuntza Intentsiboko espezialista.

– Ibon Jaunarena Marín jauna. Medikuntzan eta Kirurgia Orokorreko lizentziaduna. Ginekologia eta Obstetriziako espezialista.

– Isabel Manuela Álvarez López andrea. Medikuntza eta Kirurgia Orokorreko lizentziaduna. Onkologia Medikoko espezialista.

– Ander Izeta Permisán jauna. Biologia Molekularreko doktorea.

– Uxune Apalategi Gómez andrea. Medikuntza eta Kirurgia Orokorreko lizentziaduna. Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialista.

– María José Pizarro Porteros andrea. Erizaintzako diplomaduna.

Bigarrena.– Emandako egiaztapena berrestea, Osasuneko sailburuordearen 2020ko urriaren 29ko Ebazpenean ezarritakoaren arabera (2020ko abenduaren 14ko EHAA, 249. zk.).

Hirugarrena.– Osaera berriro aldatzen bada, Gipuzkoako Osasun Arloko Ikerketaren Etika Batzordeak berriro eskatu beharko du aldaketa, hilabete lehenago.

Laugarrena.– Era berean, Gipuzkoako Osasun Arloko Ikerketaren Etika Batzordearen betekizun eta inguruabarretan gertatzen den aldaketa oro Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aldaketa gertatu eta hilabeteko epean.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuari, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 18a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala